Udaletan eta herri-administrazioetan software librearekin izandako esperientziei buruzko hitzaldia

| Presencia en Eventos | Software libre

Bihar, maiatzaren 7an, Iker Sagasti Markinak, Irontec enpresaren zuzendari exekutiboak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako “Udaletan Software Librea. Gipuzkoako Udalen esperientziak” (“Software Libre en Ayuntamientos. Experiencias de los Ayuntamientos de Gipuzkoa”) jardunaldian parte hartuko du, software libreak Administrazioari ekarri dizkion abantaila ukaezinak ezagutarazteko helburuarekin.

Aurkezpen eredu bezala zenbait udalerrik software librearen inguruan garatutako proiektuekin izandako esperientziak aukeratu dira. Honek beste erakundeek lortutako abantailak eta kasu bakoitzean sortu diren erronkak zuzenean ezagutzeko balio izango du. Horrela, eurek ere antzeko proiektuei ekin ahal izango diete.

Beraz, software librearen abantaila nagusi bat adieraz dezakegu: inplementazio denbora murrizteko proiektu batekin eskuratutako ezaguerak aprobetxatzeko aukera, kostuen aurreztea eta zenbait marken eta lizentzien itun zorrotzak saihesten dituen askatasun teknologikoa ahaztu gabe. Horregatik, azken urteotan sektore publikoa berrikuntza estrategia iraunkor bat garatzeko estandar irekiekin lan egitearen garrantziaz jabetu da.

Irontec: 12 urte software librea sektore publikoari ere hurbiltzen

Irontec-ek Eusko Jaurlaritzari eta hainbat udal edo Foru Aldundiei zuzendutako software librearekin zerikusia duten hainbat arrakasta kasuetan lan egin du. Aipagarrienen artean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak (adibidez, Ikastek, mugikor aplikazioen bilduma), migrazio informatikoari lotutakoak (Debagoienako eskualdeak bere sistema korporatiboak GNU / Linux-era eta bere telefonia korporatiboa Asterisk-era aldatu zituenean, adibidez) edo “ATEZ ATE” zabor-bilketaren kontrol planerako jakinarazpen sistemaren inplementazioa aurki ditzakegu.

Ikerren hitzaldia honako gaiei buruzkoa izango da: "Sistema Eragile irekiak eta komunikazio libreak - Ubuntu Mint –Asterisk". Bestalde, gainerako partaideek LibreOffice, Proxmox, Ulteo eta beste hainbat aplikazio libreei buruz hitz egingo dute (artikulu honen bukaeran egitarau osoa daukazu).

Software libreari lotutako proiektuen ugaritzeak asko pozten gaitu, bereziki sektore publikotik badatoz, eta harro gaude Euskadin zein Espainian, berriz ere, erreferenteetako bat izateaz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren gonbidapena izugarri eskertzen dugu eta Administrazio Publiko guztiak software librearekin urrats gehiago ematera animatzen ditugu. Beren ahaleginak gaindika sarituko zaizkie!

Conferencia sobre experiencias con Software libre en Ayuntamientos y Administraciones públicas

El próximo jueves 7 de mayo la Iker Sagasti Markina, CEO de Irontec, participará en la Jornada “Udaletan Software Librea. Gipuzkoako Udalen esperientziak” (“Software Libre en Ayuntamientos. Experiencias de los Ayuntamientos de Gipuzkoa”) que la Dirección de Sociedad de la Información de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha organizado en Koldo Mitxelena Kulturunea para dar a conocer las ventajas innegables que el software libre está aportando a la Administración.

Como formato de presentación se han elegido las experiencias reales de proyectos que diferentes municipios han realizado en torno al software libre. Esto servirá para que otras instituciones puedan conocer de primera mano las ventajas obtenidas, así como los retos que se han planteado en cada caso, de forma que se puedan acometer proyectos similares.

De esta forma, se constata una de las principales ventajas del software libre: la posibilidad de aprovechar el conocimiento adquirido en un proyecto para reducir el tiempo de implantación. Sin olvidar un importante ahorro de costes, así como la independencia tecnológica que evita alianzas rígidas con determinadas marcas y licencias. Por eso, en los últimos años el sector público se ha dado cuenta de la importancia de trabajar con estándares abiertos como parte de una estrategia sostenible de innovación.

Irontec: doce años de software libre, también para el sector público

Irontec cuenta con numerosos casos de éxito con software libre para diferentes Ayuntamientos, las Diputaciones y el Gobierno Vasco. Algunos de los más satisfactorios han sido proyectos para fomentar el uso del euskara (un ejemplo, la suite de aplicaciones móviles Ikastek) y los de migración para la comarca de Debagoiena de sus sistemas corporativos a GNU / Linux y de su telefonía corporativa a Asterisk, así como la implantación del sistema de notificaciones para el plan de control de recogidas de basura “ATEZ ATE”.

Sobre estos temas versará la charla de Iker: "Sistema Eragile irekiak eta komunikazio libreak - Ubuntu Mint – Asterisk". Además, el resto de participantes hablarán sobre LibreOffice, Proxmox, Ulteo y otras muchas aplicaciones libres (al final, tienes el programa completo).

Estamos encantados de que los proyectos de software libre sigan multiplicándose, especialmente el sector público, y nos enorgullece ser uno de sus referentes tanto en Euskadi, como en España, una vez más. Agradecemos enormemente la invitación de la Diputación Foral de Gipuzkoa y animamos a todas las Administraciones Públicas a dar más pasos con software libre... ¡su esfuerzo será recompensado con creces! 

Egitaraua / Programa

Gipuzkoako Udalen esperientziak

  9:45 | Jardunaldiaren aurkezpena eta hasiera.

10:00 | Euskal enpresen soluzioak software libreko zerbitzu eta produktuekin - ESLE.

10:30 | LibreOffice Ofimatika eta PROXMOX Zerbitzari birtuala - Tolosako Udala.

11:00 | Sistema eragile irekiak eta komunikazio libreak Ubuntu Asterix - Debagoiena.

11:30 | Kaferako atsedenaldia.

12:00 | IZFE-Udalak eta Software librea.

12:30 | GERKUD Gertakarien Kudeaketa eta Hor Konpon - Errenteriako Udala.

13:00 | ULTEO Open Virtual Desktop - Pasaiako Udala.

13:30 | Jardunaldiaren amaiera.

Inscripción imprescindible: nrementeria@gipuzkoa.eus

Actualización 6/5/2015 (13:01): ¡Evento aplazado! 

Se ha aplazado hasta nuevo aviso. Os iremos avisando en cuanto tengamos nuevas noticias.